sábado, 18 de junio de 2016

SAHARAKO BASAMORTUA (II.ZATIA)



              BIZIMODUA


Bizi baldintzak izugarri gogorrak dira, baina zenbait animalia ondo egokitu dira Saharako bizimodura eta gai dira bero izugarria jasatzeko eta ur eskasia izateko.
Egunez, animalia asko había zuloetan egoten dira, eta gauez, aldiz, janari bila irteten dira.

Saharan persona batzuk ere bizi dira. Batzuek basamortuko oasien inguruan herrixkak eratu dituzte. Beste batzuk, ordea, lurraldean barrena ibiltzen dira beren produktuak herrietako azoketan saltzeko. Aipatutakoak nomadak dira.

Salgaiak garraiatzeko gameluak erabili izan dituzte ehunka urtetan; izan ere, animalia hori oso ondo egokitu da basamortuko bizimodura. Gainera, esnetarako eta haragitarako ere balio du. Gaur egun, ibilgilu motordunek erabiltzen dira basamortua zeharkatzeko.

Saharan etxeak buztinez egiten dira.


             BITXIKERIAK
 
Lurpeko ura azaleratu egiten da basamortuko hainbat lekutan; horrelaxe  sortzen da oasia. Oasietako lurra emankorra da, eta olibondoak, datil palmondoak landatu daitezke. Oasien inguruan hiriak hedatzen dira, eta basamortuan ibiltari dabiltzanentzat geldigune egokiak dira.
            

No hay comentarios:

Publicar un comentario