LABURPENA
Ugalketa bizitzaren funtzio bat da. Funtzio horren bidez, organismo biziak beren itxurako beste organismo batzuk sortzeko gai dira; horrela lortzen dute espezieak bizirik irautea.
Hainbat bizidun zein zelulabakar zein zelulanitz izan daitezke.
Arrainak arrautzen bidez ugaltzen dira. Perretxikoek, aldiz, esporen bidez egiten dute. Bizidunek hainbat modu dituzte ugaltzeko.
Hainbat bizidun zelulabakar erdibitze edo zatiketa bidez ugaltzen dira.
BIZIDUN ZELULABAKARREN UGALKETA
Ugalketaren bidez, hasierako zelulatik zelula berriak sortzen dira, hau da, bizidun berria.
Bizidun zelulabakarren ugalketa bi motatakoa izan daiteke: sexuala eta asexuala.
Ugalketa sexuala zelulabakarretan gainerako bizidunen antzekoa izaten da.
Bizidun
zelulabakarren ere zelula bereziak , hau da, ugalketa.-zelulak osatzen
dituzte: ugalketa-zelula emea eta ugalketa-zelula arra. Aipatutakoak elkartzen direnean obulo ernaldua sortzen da eta horren garapenik bizidun berria.
Ugalketa asexualean, mitosia edo zelularen zatiketaren oinarrizko zelula bi zati
edo
gehiagotan banatzen da, baita barneko nukleoa ere, eta hasierako
zelularen bikoitzak edo anizkoitzak egiten dira: klonak. Zelula horiek
ez dute nukleo barruko informazioa konbinatzen, eta zelula berriak
hasierako zelula amaren berdin-berdina izan ohi dira.
Ugalketa
asexualean, zelula berrien kopurua eta neurriaren arabera, honako lau
era aipa genitzake: erdibiketa, zatiketa, gemazioa eta esporulazioa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario