KOKAPENA
Nilo ibaia Afrikako eta munduko ibairik luzeena da, 6.650km2 ditu.
Afrikako ipar-ekialdean kokatua dago eta bi adar ditu eta honako hauek dira:
Nilo Zuria eta Nilo Urdina.
Nilo Zuria Victoria aintziran jaiotzen da(Tanzania, Kenia, Uganda).
Nilo Urdina, ordea, Tana aintziran(Etiopia).
Nilo Egipton itsasoratzen da, Mediterraneoan, delta sortuz.
Bi adarrak kontuan harturik Uganda, Ruanda, Etiopia, Tanzania, Hego Sudan,
Sudan eta Egipto zeharkatzen ditu.
Niloren arroak ere hartzen ditu Kenia, Kongoko Errepublika Demokratikoa
eta Eritreako lurrak.
Hegoaldetik Iparraldera doan munduko ibai handi bakarra da.
HISTORIA
Antzinako Egiptoko gizartearen ardatz nagusia Nilo Ibaia zen.
Egiptoko kulturan Harri Arotik aurrera Nilo Ibaia funtsezkoa izan zen.
Klima aldaketaren eraginez, K.a. 8.000 urte inguruan Saharako Basamortua
sortu zelarik eskualdeko biztanleek migratu behar izan zuten eta Niloren
bazterrean kokatu ziren. Han nekazal ekonomia sedentarioa eta gizarte
zentralizatua garatu zen.
EKONOMIA
Nilo Ibaiak garraioan garrantzi handia du : iparraldeko haizeak baliatuz belaontziak ibaian gora joan daitezke eta urak ekartzen ditu ibaian behera. Baino, ur-jauziak direla eta, tarte batzuk ez dira nabigagarriak. Sudango Sudd padura ere nabigaziorako oztopo itzela da eta kanalizatzeko saiakerak izan dira (Jonglei ubidea).
Niloren ertzean daude Khartum (Sudango hiriburua),Asuan,Luxor (antzinako Tebas) eta Giza-Kairo konurbazioa. Lehenbiziko ur-jauzia, behetik gora joanez, Asuanen dago, Asuango urtegiaren iparraldean. Ibaiaren zati hau ohiko ibilbide turistikoa da, gurtzeruz edo felukaz (egurrezko belaontzi tradizionalak) egiten dena. Gurtzeru batzuek Luxor eta Asuanen arteko ibilbidea egiten dute, Edfun eta Kom Ombon geldialdiak eginez.
1970an Asuango presaren eraikuntza amaitu zen. Onurak ekarri zituen (lehorte eta uholdeetatik babestea, nekazal produkzioa eta enplegua handitzea, argindarra ekoiztea eta nabigazioa hobetzea) baino ingurumenaren eta gizartearen gaineko eragin handia izan du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario